from datetime import datetime def topahack(dashes): binary = ''.join([ '1' if char == '-' else '0' for char in dashes ]) timestamp = int(binary, 2) time = datetime.fromtimestamp(timestamp) return time.isoformat()
Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi degun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia.
Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 -- 2013-07-21 14:00:13. Ea aurkitzen duzun goiko pythoneko funtzioak hasiera data bueltatzeko jaso behar duen parametroa!
Lakaxita Gaztetxean (43.34077477455139, -1.8035200238227844), Irunen.
Dagoeneko proiektu ezberdinak planteatu diren arren, zerrenda guztiz irekia dago, beraz proposamenik baduzu, bota lasai!
Modu orientatiboan erabiliko dugun parrila ondorengoa da:
ostirala | larunbata | igandea |
---|---|---|
gosaria | gosaria | |
proiektuak | proiektuak | |
bazkaria | bazkaria | bazkaria |
aurkezpena + subiraut za teknologikoa | proiektuak | kolonbiarekin elkarrizketa? |
afaria | afaria | |
jaitxoa |
Gaztetxean bertan lo egiteko aukera izango dugu. Nahi duenak ere kanpoan jarri daiteke kanpin dendarekin. Beharrezkoa izanez gero, hacklabeko kideen etxeetan geratzea ere posible da.
Gaztetxean bertan ez dago dutxarik beraz dutxatzea nahi bada, Irunen bizi den norbaiten etxera joatea beharrezkoa izango da.
Egunero gosaria, bazkaria eta afaria egongo da Lakaxita Gaztetxean elkartzen diren barazki koperatiben eskutik (Aldatsa, Xixare eta Barealaia).
ostirala | larunbata | igandea |
---|---|---|
gosaria
|
gosaria
|
|
bazkaria
|
bazkaria
|
bazkaria
|
afaria
|
afaria
|
Lakaxitan barne sarea egongo da. FTP, owncloud eta MPD zerbitzaria 1TBeko disko gogorrakin! Interneterako konexioa lotzen ere saiatuko gera.
Note
Goiko JS kodetxoak buruausteak bakarrik ematen badizkizu, bidali eposta bat lakaxita@gaztetxea.org helbidera hurrengoa betez