from datetime import datetime

def topahack(dashes):
    binary = ''.join([ '1' if char == '-' else '0' for char in dashes ])
    timestamp = int(binary, 2)
    time = datetime.fromtimestamp(timestamp)
    return time.isoformat()

TOPAHACK?

Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi degun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia.

NOIZ?

Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 -- 2013-07-21 14:00:13. Ea aurkitzen duzun goiko pythoneko funtzioak hasiera data bueltatzeko jaso behar duen parametroa!

NON?

Lakaxita Gaztetxean (43.34077477455139, -1.8035200238227844), Irunen.

ZER?

Dagoeneko proiektu ezberdinak planteatu diren arren, zerrenda guztiz irekia dago, beraz proposamenik baduzu, bota lasai!

Dagoeneko aurkeztutako proiektuak:
  • pankarten inprimagailua
  • jaialdien prestaketa (audioa, bideoa, argiak, etab.)
  • bideo edizioa blenderrekin
  • guifi.net-eko supernodoen konfiguraketa
  • enekenbat.cc webgunearen euskararatzea
  • arduinoren inguruan hainbat kontu

Modu orientatiboan erabiliko dugun parrila ondorengoa da:

ostirala larunbata igandea
  gosaria gosaria
  proiektuak proiektuak
bazkaria bazkaria bazkaria
aurkezpena + subiraut za teknologikoa proiektuak kolonbiarekin elkarrizketa?
afaria afaria  
  jaitxoa  

NOLA?

Lo egiteko

Gaztetxean bertan lo egiteko aukera izango dugu. Nahi duenak ere kanpoan jarri daiteke kanpin dendarekin. Beharrezkoa izanez gero, hacklabeko kideen etxeetan geratzea ere posible da.

Dutxatzeko

Gaztetxean bertan ez dago dutxarik beraz dutxatzea nahi bada, Irunen bizi den norbaiten etxera joatea beharrezkoa izango da.

Jateko

Egunero gosaria, bazkaria eta afaria egongo da Lakaxita Gaztetxean elkartzen diren barazki koperatiben eskutik (Aldatsa, Xixare eta Barealaia).

ostirala larunbata igandea
 

gosaria

  • Zukuak
  • Kafea
  • Beizamako ogia
  • Untatzeko gauzak

gosaria

  • Zukuak
  • Kafea
  • Beizamako ogia
  • Untatzeko gauzak

bazkaria

  • Entsalada buffeta
  • Arroza berdurakin
  • Fruta (era desberdinetan)

bazkaria

  • Entsalada buffeta
  • Cous-cous
  • Fruta (era desberdinetan)

bazkaria

  • Entsalada buffeta
  • Tortila patata
  • Fruta (era desberdinetan)

afaria

  • Entsalada buffeta
  • Falafel tomate saltsan
  • Fruta (era desberdinetan)

afaria

  • Entsalada buffeta
  • Patatak saltsa-berdean
  • Fruta (era desberdinetan)
 

Elkartrukatzeko

Lakaxitan barne sarea egongo da. FTP, owncloud eta MPD zerbitzaria 1TBeko disko gogorrakin! Interneterako konexioa lotzen ere saiatuko gera.

ETORRIKO ZEA?

  • ostiraleko bazkarira
  • ostiraleko afarira
  • ostiralean lotara
  • larunbateko bazkarira
  • larunbateko afarira
  • larunbatean lotara
  • igandeko bazkarira

Note

Goiko JS kodetxoak buruausteak bakarrik ematen badizkizu, bidali eposta bat lakaxita@gaztetxea.org helbidera hurrengoa betez

Ondorengo otorduetan egongo naiz:
  • ostirala-bazkaria: false/true
  • ostirala-afaria: false/true
  • ostirala-lo: false/true
  • larunbata-bazkaria: false/true
  • larunbata-afaria: false/true
  • larunbata-lo: false/true
  • igandea-bazkaria: false/true

MATERIALA

Logoa: svg | png

Logo karratua: svg | png

Kartela: svg | pdf

Inprimatzeko kartela: svg | pdf

Txapak: svg | png


ANTOLATZAILEAK

Milesker laguntzagatik!

Lakaxita Gaztetxea Labkaxita Hacklaba Hackelarre Hacklaba Hackinbadakigu Aldatsa Barazki Koperatiba Barealaia Barazki Koperatiba Xixare Barazki Koperatiba